100. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

38/2009 ERABAKIA, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak ekainaren 18an hartua, 2009. urterako lan publikoaren eskaintza onesten duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa onesteko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.

Horrenbestez, 2009ko ekainaren 18an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2009. urterako plantilla organikoa onestea.

Lanpostuaren datuak:

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa): hutsik. A maila. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %18,72.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa): hutsik. A maila. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %13,72.

Iruñean, 2009ko ekainaren 18an.-Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: F0918898