97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ARANO

Alkatearen ebazpenaren jakinarazpena

Alkatearen ondorengo ebazpena argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluak agintzen duenaren arabera, eta bertan ezarritako eraginak izan ditzan, jakinarazpena ukitutakoari (Lucía Galarza Estanga) egiten saiatuta, ezin izan delako egin.

Alkatearen ebazpena. Iñigo Larrea Perurena, Aranoko Udaleko alkate udalburua, Aranon, 2008ko maiatzaren 8an.

Biok 2002 Promozioak S.L.k sustatu duen UE-7ko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektuaren dokumentua ikusirik.

Hector Nagore Sorabilla letratuak egin duen aldeko txostena ikusirik.

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 j) artikuluak dioena kontuan izanik,

Ebazten dut:

1. Hasiera batean onestea Biok 2002 Promozioak S.L.k sustatutako UE-7ko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, behin betiko onespenerako ondoko zuzenketak egin beharko direlarik:

a) 35/02 Foru Legearen 162. artikulua denez aplikatzekoa, 4.f artikuluan atxiki ez diren jabeen gaineko desjabetzapenaren aipamena ezabatu beharko da.

b) 7. artikuluan urbanizazio eta birzatiketa proiektuen onespena sartuko da.

c) Udal ordezkariak hitzarekin baino botorik gabe parte hartuko duela dioten erreferentziak ezabatu beharko dira.

d) 34. artikuluaren bi azken parrafoak ezabatu beharko dira, prozedura administratiboko legedia aplikazio zuzenekoa delako.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, arauzko denboran, egungo legedian horretarako ezarritakoari jarraikiz. Hogei egun baliodun, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Interesdunei banakako jakinarazpena egitea, aztertu, eta bere kasuan, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunari (Lucía Galarza Estanga) egindako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Aranon, 2008ko uztailaren 31n.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0812003