II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ediktua
Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2008ko ekainaren 26an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen 2007ko urtarrilaren 15eko erabakian onetsitako hitzarmen kolektiboa aplikatzea Mankomunitate honetako langileei, aldaketa honekin:
1 artikulua. Aplikazio esparrua.
1.1. Hitzarmen hau Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionario, lan-kontratudun finko eta aldi baterako guztientzat izanen da. Ez zaie aplikatuko Enplegu Sozial Babestuko onuradunei, sinatuta dituzten kontratuen arabera arautuko baitira, jarduketa horiek diruz laguntzen dituzten erakunde publikoek ezarritako baldintzei jarraituz.
1.2. Hitzarmen honen amaiera iragarritzat joko da sinatzen den unetik beretik, eta besterik gabe luzatuta geldituko da jasotzen dituen alderdi guztitetan, harik eta berri bat sinatu arte, lehen aipatu datak iritsi eta hitzarmen berririk lortu ez bada. Bestetik, hitzarmen honek 2008ko uztailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak. Jasotzen ez duen hartan Nafarroako Foru Administrazioan aplikatzen diren akordioek eta legeriak aginduko dute.
Cintruenigon, 2008ko ekainaren 26an.-Mankomunitateko burua, María Concepción Gómez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0810788