II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
URROTZ HIRIA
Urrotz Hiriko Arau Subsidiarioetako 5. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Urrozko Udaleko alkate udalburuak 2008ko uztailaren 2an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Urrozko Arau Subsidiarioetako 5. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151. artikuluetan xedatutakoa bete dadin.
Urrotz Hirian, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Fermín Julián García Gobeo.
Iragarkiaren kodea: L0810814