97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

Lur desafektazioa

Udal honek, 2008ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea desafektazioaren espedientea, hain zuzen ere herrilurretako erabilera publikoa kentzeko Jose María Martínez Etayok, NAN 29.144.019Y, eta Sociedad Ramos Zabaletak eta López Calvok, IFK E 31452535, eskatutako azalera bati. Xedea da goi tentsioko eta behe tentsioko zutoinak jartzea, estali gabeko transformazio zentro bat egitea eta herrilurretako zatia erabiltzea linearen lurrazpiko trazadura egiteko, hainbat etxalde hornitzeko xedez, eransten diren proiektuekin bat.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0810798