97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Cruz Blanca poligonoa, industriako sektorea, urbanizatzeko proiektu aldatua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 2008ko uztailaren 15eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki du Cruz Blanca poligonoko urbanizazio proiektu aldatua, hegoaldeko industria sektorean, sektorea borondatez birzatitzeko batzordeak sustatua eta David de Miguel Santander arkitektoak prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2008ko uztailaren 15ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0811260