II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXALAR
Planeamenduko hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Etxalarko Udalak, 2008ko ekainaren 6an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko, S.L., Kiltxano, S.L. eta Juan Peña Perugorria jaunaren, alde batetik, eta Etxalarko Udalaren arteko planeamenduko hirigintza hitzarmena, Arrakoitzeko industrialdeko hirigintza garapenerako (Etxalarko 24. poligonoko 1. eta 32. lurzatietan).
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Etxalarren, 2008ko ekainaren 18an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0811146