II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CABANILLAS
Cabanillasko jarduera ekonomikoen eremuaren 2. fasea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Cabanillasko Alkatetzak, 2008ko uztailaren 17an eman 296. ebazpenaren bidez, ebatzi du hasiera batean onestea Cabanillasko jarduera ekonomikoen eremuaren 2. fasea urbanizatzeko proiektua. Cintec, S.L.k prestatu du, José Ramón Ranz Garrido bide ingeniariak sinatua dagoela, eta Nasuinsak sustatu du, Cabanillasko Udalak eskaturik.
Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, nahi duenak azter dezan eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo ohar guztiak aurkez ditzan. Ohartarazten da ezen, 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurreko epe horretan inork ez badu agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Cabanillasen, 2008ko uztailaren 17an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.
Iragarkiaren kodea: L0811423