97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Determinazio xehakatuetako aldaketa UCH5T unitatean. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko uztailaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea determinazio xehakatuetako aldaketa UCH5T unitateko 3. poligonoko 76. lurzatian, Esparza Nuin senideek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloabeitin, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0810692