97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2008ko uztailaren 3an.-Mankomunitateko burua, Miguel Angel Vela Osta.

Iragarkiaren kodea: L0810812