97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

2008ko aurrekontuan kredituak aldatzeko 2. espedientea. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2008ko uztailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duen aurrekontuan kredituak aldatzeko 2/2008 espedientea, klase honetara: kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak, 959.200,00 euro egiten dutenak, deuseztapen bidezko beheititzeen eta diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinen kontura finantzatzekoak.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan 214.2 artikuluak igorririk xedatzen duena betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, 2008ko uztailaren 21ean.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0810823