II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
CASCANTE
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 02/2008 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2008ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2008 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu gehikuntza: 86.110,69 euro.
Kreditu bereziak: 4.000,00 euro.
Honela finantzatuak:
-Diru-sarrera berriak: 9.359,18 euro.
-Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 80.751,51 euro.
Cascanten, 2008ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Antonio Irujo Redrado.
Iragarkiaren kodea: L0810743