97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

LIZARRA

Baterako tasazioaren bidezko hirigintzako desjabetzeari dagozkion erabakiak, Lizarrako Enpresa Parkearen Urbanizazio Proiektua eta Plan Partzialeko kanpoko azpiegiturak egiteko

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko uztailaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

"Entitate honetako Osoko Bilkurak 2007ko otsailaren 1eko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen behin betikoz S-5 sektoreari dagokion Plan Partziala (2007ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 20koa). Kontuan hartuta haren hirigintza araudiaren 7. artikuluan dioela "beharrezko sistema orokorrak - kanpoko azpiegiturak, Urbanizazio Proiektuan zehazki adieraziko direnak, egiteko, desjabetzea izanen dela jarduteko sistema" eta haren urbanizazio proiektua onetsi zuela Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abenduaren 20an egindako bilkuran.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 127. artikuluak honako hau xedatzen du: "1. Desjabetzeko, bana-banako prozedura zein baterako tasazioa erabiltzen ahal dira, nahitaezko desjabetzearen gaineko Estatuaren legeriari jarraituz; 2. Baterako tasazioa aplikatzen denean, erabaki hori hartzen duen Administrazioaren ebazpenari lotuta etorriko da desjabetzea presakoa deklaratzea, eta bide emanen du lurrak okupatzeko harentzat ezarritako balio justua ordaindu edo gordailatu ondoren, edo lurzatiak esleitzeko gauzatan ordaintzen denean, ezertan ukatu gabe balio justuaren aurkako errekurtsoen tramitazioa, Estatuko legerian ezarritakoari jarraituz".

Kontuan hartuta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 184.3 artikuluaren arabera "Desjabetze sistema aplikatzeko, jabeen zerrenda egin beharko dela eta exekuzio unitateak ukitutako ondasun eta eskubideak deskribatu. Desjabetzen duen Administrazioak onetsi beharko du behin betikoz zerrenda hori, hamabost eguneko jendaurreko epea ireki ondoren". Hortaz, bidezko da desjabetze espedientea -baterako tasazioaren bidez- abiaraztea Enpresa Parkeko Urbanizazio Proiektua eta Plan Partzialeko kanpoko azpiegiturak egiteko, eta ondotik zehazten da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda:

LIZARRAKO ENPRESA PARKEKO URBANIZAZIO PROIEKTUA, UE1 UNITATEARI DAGOKIONA. KANPOKO AZPIEGITURAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

1. bidea Lizarrako Udala Behin betiko okupazioa, hustubidea 14,00 2 4 0,00

Aldi baterako okupazioa, hustubidea 1.136,00

Ubide zortasuna 239,93 95,97 2 4

5 697 Luisa Macua Aguinaga Behin betiko okupazioa, hustubidea 2,00 1 2 252,00 338,43

Aldi baterako okupazioa, hustubidea 454,00 - 45,50

Ubide zortasuna 81,73 32,69 1 2 40,93

5 698 Eduardo Macua Aguinaga Aldi baterako okupazioa, hustubidea 184,96 18,50 33,48

Ubide zortasuna 29,90 11,96 14,98

5 714 Promociones Jabeya, S.L. Behin betiko okupazioa, sakana 2.092,64 26.367,26

5 715 Julio Tardio Pilar Behin betiko okupazioa, sakana 235,84 2.971,58

5 716 Martin Garrues Echarri Behin betiko okupazioa, sakana 335,51 4.227,43

5 717 Jesus Sanz de Galdeano Villamayor Behin betiko okupazioa, sakana 1.153,24 14.530,82

5 719 Josefina Vergara Sola Behin betiko okupazioa, sakana 318,97 4.019,02

5 815 Jesús Santesteban Arteaga Aldi baterako okupazioa, hustubidea 154,83 30,97

5 814 Luisa Macua Aguinaga Aldi baterako okupazioa, hustubidea 76,88 7,69

2. bidea Lizarrako Udala Behin betiko okupazioa, hustubidea 20,00 10 20 0,00

Aldi baterako okupazioa, hustubidea 2.624,48

Ubide zortasuna 1.051,87 420,75

3. bidea Lizarrako Udala Behin betiko okupazioa, sakana 88,70 0,00

5 811 Moisés Martínez Agorreta Aldi baterako okupazioa, hustubidea 450,55 90,11

5 1108 Nafarroako Foru Komunitatea. Behin betiko okupazioa, hustubidea 6,00 3 6 0,00

Autobia Aldi baterako okupazioa, hustubidea 2.386,04

Ubide zortasuna 415,67 166,27

Behin betiko okupazioa, sakana 146,71

5 1118 Nafarroako Foru Komunitatea. Behin betiko okupazioa, hustubidea 6,00 3 6 0,00

NA-122 Aldi baterako okupazioa, hustubidea 2.128,29

errep. Ubide zortasuna 445,45 178,18

Behin betiko okupazioa, sakana 33,58

5 1060 Sedanco, S.L. Aldi baterako okupazioa, hustubidea 12,29 1,23

5 995 María Carmen eta Jesús Ruiz de Larra- Ubide zortasuna 19,70 7,88 35,19

mendi Pérez de Eulate

5 934 Jurramendiko Mankomunitatea Behin betiko okupazioa, hustubidea 4,00 2 4 0,00

Ubide zortasuna 99,20 39,68

5 935 María Carmen eta Jesús Ruiz de Larra- Ubide zortasuna 28,03 11,21 50,06

mendi Pérez de Eulate

5 1050 P. M. eta J. Ant. Esparza Murugarren Behin betiko okupazioa, hustubidea 6,00 3 6 756,00 2.042,74

Aldi baterako okupazioa, hustubidea 3.265,60 326,56

Ubide zortasuna 537,60 215,04 960,18

54.746,01

Ikusita ukitutako zerbitzuen eta ukipenen proiektua - ABEEk (Tenada -Thurris - Eulate) prestatua-, 2008ko apirilaren 14an aurkeztua, baita ukitutako lurzati bakoitzaren balio justua zehazteko bana-banako orriak ere.

Ikusita espedienteari lotuta diren txosten juridikoak, baita Kontu-hartzailetza Zerbitzuaren txostena ere, non kreditu egoki eta nahikoa badela azaltzen baita desjabetzearen ondoriozko kalte-ordainen gastuak ordaintzeko, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1995 Legearen 21.1.j.) artikuluan aurreikusitako eskumena, Alkatetzaren uztailaren 16ko 459/2007 Dekretuaren bidezko delegazioaren bidez eskuratua (2007ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 7koa),

Honako hau erabaki da:

1. Ukitutako zerbitzuen eta ukipenen proiektua, espedientean jasoa -ukitutako lurzati bakoitzaren balio justua zehazteko bana-banako orriak dira- eta baterako tasazioaren bidezko hirigintzako desjabetzeari dagokiona onestea, Enpresa Parkeko Urbanizazio Proiektua eta Plan Partzialeko kanpoko azpiegiturak egiteko.

2. 35/2002 LAHFLren 184.3 artikuluaren arabera, hasiera batean onestea ondasun eta eskubideen -erabaki honen azalpen zatian adierazitakoak- bana-banako zerrenda, aipatu kanpoko azpiegiturak egiteko nahitaez okupatu beharrekoak baitira.

3. Espediente hau hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta. Denbora horretan, bidezkoak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin ahalko dituzte interesdunek, okupatu beharrari aurka egiteko; izan ere, espedientea Lizarrako Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai 10:30etik 13:30ak arte, astelehenetik ostiralera, Sorkunde Garbiaren Pasealekuan; 31200 Lizarra (Nafarroa).

4. Orobat, ediktuak Lizarrako Udalaren iragarki oholean agertu eta Nafarroako Foru Komunitatean hedatzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Erabaki hau ukitutako jabeei jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik aurkeztu tramiteko egintza delako. Alabaina, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikulua dela bide, horrek ez du ukatzen interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen.

6. Erabaki hau Lizarrako Udalaren Hirigintza eta Ogasuneko Alorretara igortzea, eta haren berri ematea Osoko Bilkurari organo horrek egiten duen lehen bilkuran.

Lizarran, 2008ko uztailaren 24an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0811614