II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Usategien enkantea, 2008. urterako
Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deia egin du, gutun-azal itxien bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko. Hona hasierako prezioak:
4 eta 5. usategiak (biak batera): 17.094,80 euro.
6. usategia: 22.921,84 euro.
1. aldea, Urkiaga: 41.000,00 euro.
2. aldea, Beraskoain: 4.101,27 euro.
Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki honen azkenean dagoen ereduaren araberakoak izanen dira, eta iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hogei egun naturaletan, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen, aurkeztu beharko dira Erroibarreko Udal Idazkaritzan (Frantziako errepidea zk.g, Lintzoain, Nafarroa).
Gutun-azalak Erroibarreko Udaletxeko ekitaldi aretoan irekiko dira hurrengo egunean, ordu berdinean.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak Erroibarko Udaletxeko Erregistroan (Frantziako errepidea zk.g, Lintzoain, Nafarroa) aurkeztu beharko dituzte, lizitazio iragarkian aipatutako epean.
Proposamenak gutun-azal bakarrean aurkeztuko dira eta horretan «Kintoko usategien esleipena 2008» jarriko du; gutunazal horren barnean beste bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak izango dituzte eta barnean dokumentu hauek:
-Lehenengo gutun-azala, "Dokumentazioa" izenekoa ; dokumentu hauek izanen ditu:
a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:
-Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribatua.
-Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia kaukotua edo legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.
-Proposamena beste baten izenean aurkezten bada, notario-ahalordea aurkeztu beharko da eta ahaldunaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.
b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan tasazio prezioaren %2 behin-behineko fidantza gisa utzi dela egiaztatzen duen gordekina.
-Bigarren gutunazalak, "Proposamen ekonomikoa" izenekoa, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, enkantearen iragarkian argitaratuko den ereduari egokitua.
Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Erroibarreko Udal Idazkaritzan daude ikusgai.
Erron, 2008ko uztailaren 21ean.-Kintoko Mankomunitateko burua, Enrique Garralda Erro.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak ...................... adinez nagusia, N.A.N ............., bizitokia ......................., helbidea ......................, zk .........., herria ......................., telefonoa .......... 2008. urterako Kintoko ehiza barrutiko ........ usategi edo aldearen enkante publikoa, gutun-azal itxien bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, .................. euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditut.
(Leku, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0811331