II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2008ko ekitaldirako lan publikoaren eskaintza. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko ekitaldirako lan publikoaren eskaintza.
Jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdun guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2008ko uztailaren 3an.-Mankomunitateko burua, Miguel Angel Vela Osta.
Iragarkiaren kodea: L0810806