II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte hezitzaile lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko
1. oinarria.-Arau orokorrak.
Deialdia egiten da, Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte hezitzailea izateko lanpostu bat, B mailakoa, igoera txanda murriztuaren bidez eta Mankomunitateko funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean betetzeko.
Mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak izanen ditu deialdiko lanpostuak.
Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.
Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu.
2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
-Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, C mailakoa.
-Eskatzen den titulazioa edukitzea, hau da, goi mailakoa, Unibertsitateko diploma, lizentziatura edo horien baliokidea.
-Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
-Hautapen probak gainditzea.
3. oinarria.-Eskabideak.
3.1. Oposizioan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Mankomunitateko Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.2. Eskabidearekin batera, izangaiak baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dira.
4. oinarria-Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du.
Zerrenda hori Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean emanen da argitara.
4.2. Interesdunek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
4.3. Mankomunitateko buruak ebatziko ditu erreklamazioak, eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz. Ebazpen berean zehaztuko du probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
5. oinarria.-Epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: María Concepción Gómez Martínez, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Araceli Fernández Ochoa, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarreko kidea.
1. mahaikidea: Gizarte Ongizate Departamentuko teknikaria.
Ordezko mahaikidea: Gizarte Ongizate Departamentuko teknikaria.
2. mahaikidea: María Angeles León Hernández, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.
Ordezko mahaikidea:
3. mahaikidea: Francisco Javier Acarreta Bonilla, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarreko kidea.
Ordezko mahaikidea: Josefa Alfaro Jiménez, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarreko kidea.
4. mahaikidea: Guillermina Navascués Garbayo, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.
Ordezko mahaikidea:
Idazkaria: José María González Sesma.
Ordezko idazkaria: Jesús Lacarra López.
5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du jardun gutxienez kideen gehiengoa bertan ez bada.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
6. oinarria.-Oposizioaldia.
6. Epaimahaiak honako gai honi buruz egiten dituen galderak erantzun beharko dira, idatziz:
-Proba teorikoa, gizarte heziketari buruzkoa, gehienez ere ordubetean egitekoa.
Ariketa horretan gehienez ere 50 puntu eskura daiteke, eta gutxienez ere 25 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.
-Proba teoriko-praktikoa, gizarte heziketari lotua. Proba horretarako ordu bat izanen da, gehienez ere.
Ariketa horretan gehienez ere 50 puntu eskura daiteke, eta gutxienez ere 25 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.
7. oinarria.-Gainditzen dutenen zerrenda.
7. Oposizioko ariketetan lortutako puntuazioak emanda, epaimahaiak deia egin duen organoari igorriko dio oposizioaldia gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena, deialdian sartzen direnen aldekoa, betiere puntuazioaren araberako zerrenda eginez.
8. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Hautapen prozesua bukatu ondoren, Mankomunitateko Batzarrak izendapen proposamenean adierazitako izangaia izendatuko du.
8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko 30 egun balioduneko epean jabetuko da lanpostuaz izangaia.
8.4. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdia iragarri duen organoak izendapen proposamenean emandako zerrendako izangaiarekin beteko du hutsunea, halakorik bada, erdietsitako puntuazioaren arabera.
9. oinarria-Deialdiaren kontrako errekurtsoak.
Deialdi osoaren edo oinarrietako baten aurka ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazioarekiko auzi-errekur- tsoaren aurrekoa, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean.
Cintruenigon, 2008ko ekainaren 26an.-Mankomunitateko burua, María Concepción Gómez Martínez.
1. ERANSKINA
Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: ..............; telefonoa: ......... zure aurrean agertu eta azaltzen dut:
Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Horrenbestez,
Eskatzen dut: Onartua izatea gizarte hezitzaile lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian.
Iragarkiaren kodea: L0810790