97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

125/2008 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 25ean eman 102/2008 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko ehun (100) lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institituko zuzendari kudeatzaileak, ekainaren 25eko 102/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko ehun (100) lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, Foruzaingoko Langile Batzordeak proposaturik, epaimahaiko kideak osatuko dituztenak izendatu eta hautapen prozesuko lehen eta laugarren probak egiteko tokia, eguna eta ordua finkatu zituen.

Ebazpen hori 2008ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 21ean.

Ebazpen horren hirugarren atalean onarturiko izangaiak gelaren arabera banatu ziren. Banaketa horretan, ustekabean, hiru izangai onartu ez ziren sartu. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedaturikoa betez, akats hori zuzendu egiten da.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 25eko 102/2008 Ebazpenaren 3. atala zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko ehun (100) lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Honelaxe:

Honela dioen tokian:

116. gelan

HEREDIA CANO, DIEGOtik

LANDA IRIBARREN, AMAGOYAra

Honela behar du:

116. gelan

HEREDIA CANO, DIEGOtik

LARRAÑETA ERDOCIA, GORKAra

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan. Hori dena behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 28an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0811763