Iragarkia
97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BURLATA
Deialdia, Burlatako Udalerako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi publiko honen helburua da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Burlatako Udalean aritzeko "Ingurumen, Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak" Departamentuko "Parkeak eta Lorategiak" zerbitzuari atxikita, plantilla organikoko zenbaki hauekin: 5.19, 5.28, 5.42, 5.44 eta 5.45. Sarbide hori Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren II. tituluan, I. kapituluan, 5.etik 8.era bitarteko artikuluetan ezarria dago.
Deialdiko lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:
-Lanpostu 1 txanda irekian.
-Lanpostu 1 txanda irekian, C motako ibilgailuen gidabaimenaren eskakizuna duena (5.19 lanpostua).
-2 lanpostu igoera txandan.
-Lanpostu 1 txanda murriztuan, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat.
1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Ezgaitasuna dutenentzako txandako lanpostua, txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaie, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Orobat, igoera txandan edota ezgaitasuna dutenentzako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, 9.2 atalean agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiko 3.1.2 arauko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.
1.3. Lanpostuek D mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
1.4. Lanaldia osoa izanen da, zerbitzuaren beharretara egokitua uneoro; administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.
1.5. Halaber, aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda bat osatzea du xede deialdi honek, hautatze prozesuan lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoari jarraituz.
1.6. Oinarri hauetan zehaztuta ez dauden gaietan, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da.
2.-Eginkizunak.
2.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiek ondoko eginkizunak izanen dituzte, besteak beste:
-Arbolak, landareak eta soropila mantentzeko lanak egitea, arbolak eta zuhaixkak kimatzea, arbolak, heskaiak eta denboraldiko landareak landatzea eta lorategiak zaintzea.
-Sastrakaz garbitzea, lurra prestatzea, jorratzea, berrereitea eta behar diren gainerako lanak.
-Ongarria ematea eta tratamendu fitosanitarioak egitea.
-Udal parkearen zaintza eta mantentze lanez arduratzea: ateak ireki eta ixtea ezarritako orduetan; komunak, bideak eta lorategiak garbitzea.
-Ureztatzeko instalazioak mantentzea eta muntatzea.
-Makineria eta tresnak ikuskatzea.
-Makinerian eta tresnetan mantentze lan txikiak egitea.
-Bere lan taldearekin batera noizbehinka egin beharreko lanak: agertokiak muntatzea eta desmuntatzea. Horma dagoenean, eremu publikoan eta ikastetxeetan gatza botatzea; bestelakoak.
-Lanposturako zehaztu diren eginbehar orokorrekin, mailarekin, ezagupenekin eta erantzukizunarekin bat egiten duten beste guztiak, baita lanpostuen definizioan jasota daudenak ere.
3.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 9.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Adinez nagusia izatea eta erretiroko adina ez izatea.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.
g) C motako ibilgailuen gidabaimena izatea 5.19 lanpostua eskuratzeko.
Bestalde, d) letran adierazitako baldintzen ordez, administrazio publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak froga daitezke.
3.1.1. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.
Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo baxuagokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela zerbitzuak kidego horietan.
Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
3.1.2. Ezgaitasuna duten pertsonen txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintzak.
Ezgaitasuna duten pertsonen txandako izangaiek, 3.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna.
3.2. Baldintza horiek deialdi honetako laugarren oinarrian adierazitako epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, baita bete ere oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.
4.-Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:00ak arte. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean adierazitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.
4.2. Eskabideak deialdi honetako 1. eranskinean argitaratu ereduari lotuko zaizkio. Eredua Burlatako Udaletxeko bulegoetan eskuratzen ahalko da, Burlatako Larrainetako plaza, zk.g.; bestela, Interneteko www.burlada.es helbidean. Haietan, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.
4.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) B eta/edo C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.
b) Udalaren Diruzaintzan azterketa eskubideen tasari dagozkion 4,40 euro ordaindu izanaren egiaztagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Prozedura hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
-Diruzaintzan ordainduta, Burlatako Udalaren bulego orokorretan.
-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: 2054 0210 91 1100000011 (Nafarroako Aurrezki Kutxa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
-Izangaiaren izen-deiturak.
-Kontzeptua: oposizioetako tasa.
Ez dute tasa ordaindu beharko langabezian egon eta enplegu eskatzailearen txartela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egin eta eguneratua, aurkezten dutenek.
4.3.1. Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharreko agiri berariazkoak.
Deialdian igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek, horretaz gain, eskabidearekin batera, deialdiko 3.1.1 atalean adierazitako baldintzen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
4.3.2. Ezgaitasuna duten pertsonen txandako izangaiek aurkeztu beharreko agiri berariazkoak.
Deialdian igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek, horretaz gain, eskabidearekin batera, deialdiko 3.1.2 atalean adierazitako baldintzen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Burlatako alkateak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
5.2 Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.
5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzita, Burlatako alkateak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.
6.-Epaimahaia.
6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.
Ordezkoa: haren eskuordea.
Mahaikide idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.
Ordezkoa: haren eskuordea.
Mahaikidea: José Miguel Egea Noain, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuen burua.
Ordezkoa: haren eskuordea.
Mahaikidea: teknikari aditu bat, izendatzekoa.
Ordezkoa: teknikari aditu bat, izendatzekoa.
Mahaikidea: Burlatako Udaleko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Burlatako Udaleko langileen ordezkaria.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba guztietarako edo batzuetarako.
7.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
7.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa. Gero, epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko moduan iragarriko ditu gainerako probak.
7.3. Lehiaketaldia.
7.3.1. Lehiaketaldian 5 puntu lortu ahalko dira gehienez eta ez da baztergarria izanen.
Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 5 puntu. Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin frogatzen ahalko da, edo, bestela, epaimahaiak zehaztuko duen proba gaindituz. Euskararen proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabide orokorrean. Proba hori oposizioaldirako ezarritako probak burututa eginen da.
7.4. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:
.Lehen ariketa: bi proba izanen ditu.
-Lehenbizikoa: idatzizko proba honetan, galdera sorta bati erantzun beharko zaio: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. II. eranskineko gaiei buruzko galderak izanen dira: gaitasun linguistikoa, matematikoa, burokratiko-administratiboa eta ortografia. Erantzun okerrak zehatuko dira.
Proba honetan izangaiek ezin dute ez hiztegirik ez kalkulagailurik erabili.
-Bigarrena: Idatzizko proba hau deialdiko III. eranskinari buruzkoa izanen da. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. Gainera, eranskin horretako gaiei buruzko galdera batzuei erantzun beharko zaie, labur edo erantzuna garatuz. Galdera sortan, hutsak zehatu eginen dira.
Epaimahaiak, probak hasi baino lehen, haien gehieneko iraupena finkatuko du. Biak egun berean egiten ahal dira, epaimahaiak erabakitzen duen bezala egin ere.
.Bigarren ariketa: proba teoriko eta/edo praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, epaimahaiak zehaztuta, deitutako lanpostuaren gaineko eginkizunez izangaiek dituzten ezagupen praktikoak neurtzeko izanen direnak, III. eranskineko gaitegian sarturik dauden gaien inguruan.
Epaimahaiak, probak hasi baino lehen, haien gehieneko iraupena finkatuko du. Biak egun berean zein egun ezberdinetan egiten ahal dira, epaimahaiak erabakitzen duen bezala egin ere.
7.5. Oposizioko ariketen balorazioan 95 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:
.Lehen ariketa:
-Lehenbiziko proba: 0tik 10 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 5 puntu beharko dira.
-Bigarren proba: 0tik 30 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.
.Bigarren ariketa: 0tik 55 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 27,5 puntu beharko dira.
Zati bakoitzean huts egindako erantzunak modu negatiboan balioetsiko dira, probak hasi baino lehenago epaimahaiak erabakiko duen proportzioan.
7.6. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko da ariketa bakoitza osatzen duten gaietako edo kasuetako edozeinetan 0 puntuko kalifikazioa biltzen duena.
7.7. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Udaletxeko iragarki oholean, azterketa gainditzen duten izangaien zerrenda haien kalifikazioekin, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere.
7.8. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.
7.9. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaldutakoaren arabera.
8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.
8.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Burlatako Udaleko iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Burlatako alkateari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.
8.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Burlatako Udalaren erregistroan:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.
b) Deialdiaren hirugarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragozten dion akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik ez duela erakusten duena.
d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko aitorpena edo aitorpen irmoa.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.
e) Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela adierazten duen zina edo hitzematea.
f) %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna aitortzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua izatea, baldin eta ezgaitasuna dutenentzako txanda murriztuan parte hartu nahi bada.
g) Burlatako Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatzen dion gainerako dokumentazioa.
Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.
Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
8.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, eskabidearen faltsukeriagatik dagokiokeen erantzunbeharra ukatu gabe.
8.4. Aurreko 8.3 atalean aurreikusitako kasuan, alkateak puntuazioen zerrendan, 8.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin aitzineko idatz-zatietan adierazi den gisara jokatuko da.
8.5. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, probak gainditzen dituztenen zerrendako hurrengoa sartuko da izendapen proposamenean.
9.-Izendapena eta jabetza hartzea.
9.1. Burlatako Udaleko alkateak, ebazpen bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Burlatako Udaleko funtzionario izendatuko du, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan ari daitezen.
9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dituzte izendatuak, Burlatako Udaleko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, izendatuak Nafarroako administrazio publikoen edozein bahituretxetako eskubide pasiboen araubidekoa badira, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bahituretxean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
9.3. Izendapenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute beren lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.
9.4. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Burlatako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, 8.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.-Aldi baterako beharrak asetzeko edo ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:
-Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
-Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez daudenen zerrenda.
10.2. Epaimahaiaren espedientea jasota, Burlatako Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, hamar egun balioduneko epea emanen zaie gainditu bai baina lanposturik eskuratu ez duten izangaiei, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik adierazten diren agiriak aurkez ditzaten:
a) Gaitasun fisiko edo psikikoaren osasun egiaztagiria.
Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da; aldiz, ukitutako izangaien zerrendak Burlatako Udalaren iragarki oholean.
Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako beharrak asetzeko eta ordezkapenak egiteko izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatik izan lezaketen eskubide guztiak galduko dituzte.
10.3. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.
10.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Burlatako Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, hala behar badu, eta Burlatako Udaleko iragarki oholean argitaratuko:
-Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
-Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez daudenen zerrenda.
10.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.
11.-Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen oinarrien aurka edo hura aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: .............., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: .......... bizitokia: ............................. kalea: ............................ zenbakia: .............. posta kodea: ............. telefonoa:........., sakelako telefonoa: ..........., e-posta: .........
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Onartua izatea eskatzen dudala zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Burlatako Udalean aritzeko "Ingurumen, Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak" Departamentuko "Parkeak eta Lorategiak" zerbitzuari atxikita, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, haien oinarriak jakin eta espresuki onartzen baititut.
f Txanda irekia.
f Ezgaitasuna dutenentzako txanda murriztua. (*)
Karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik ez dudala.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Ez naizela baztertua izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
f Euskarazko proba egin nahi dudala, deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. (*)
f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala. (*)
f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak). (*)
f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana. (*)
Horrenbestez,
ESKATZEN DUT:
Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
(*) Bidezko denean bakarrik.
II. ERANSKINA
1. gaia-Bulegoetan aritzeko eta administraziorako gaitasuna.
10.1. Sailkapen eta antolaketa alfabetikoa.
10.2. Irakurketa azkarraren teknikak.
10.3. Oinarrizko aginduak ulertzea.
10.4. Agindu idatziak.
10.5. Kalkulu aginduak.
10.6. Arreta, hautematea eta nekearen jasankortasuna.
2. gaia.-Gaitasun numerikoa.
11.1. Zenbaki osoak.
11.2. Zenbaki hamartarrak.
11.3. Zatikiak.
11.4. Kalkulua.
11.5. Buruketak.
11.6. Berreturak eta erroak.
11.7. Proportzioak.
11.8. Ekuazioen kalkulua.
11.9. Sistema metriko hamartarra.
11.10. Sistema hirurogeitarra.
11.11. Estatistika oinarrizkoa (batez bestekoa, mediana eta moda).
3. gaia.-Ahozko gaitasuna.
12.1. Sinonimoak eta antonimoak.
12.2. Definizioak.
12.3. Esaldi nahaspilatuak.
12.4. Esaldi osatu gabeak.
12.5. Errimak.
12.6. Alfabetoz ordenatzea.
12.7. Hitzen antzekotasuna.
12.8. Harremanik ez duten hitzak.
12.9. Hitz jarioa.
12.10. Ahozko arrazoibidea.
4. gaia.-Ortografia.
13.1. Letra larria nola erabili.
13.2. Puntuazio zeinuak.
13.3. Hitzen azentuazioa.
13.4. Preposizioen erabilera.
13.5. Letra hauen erabilera:
13.5.1. Letra hauen erabilera: B/V/W, B/P.
13.5.2. Letra hauen erabilera: C/K/Q, C/S/Z.
13.5.3. Letra hauen erabilera: D, Z.
13.5.4. Letra hauen erabilera: G, J.
13.5.5. Letra hauen erabilera: H.
13.5.6. Letra hauen erabilera: I, Y, LL.
13.5.7. Letra hauen erabilera: M, N, Ñ.
13.5.8. Letra hauen erabilera: R.
13.5.9. Letra hauen erabilera: S, X.
13.6. Zalantza sortzen duten hitz eta esapide homofonoak.
13.7. Erabilera berariazkoak.
13.8. Aditz batzuen erabilera okerrak.
III. ERANSKINA
1. gaia.-Lorezaintzako kontzeptu orokorrak eta/edo lorezaintzari aplikatzen ahal zaizkionak.
-Izendegia, espezieak identifikatzea, ezaugarri botanikoak eta landare espezieen aplikazioak lorezaintzan eta berdeguneetan.
-Lorezaintzako planoen interpretazioa eta lorategiko markaketa.
-Plano motak.
-Markatzeko lanabesak.
-Zuinketarako teknikak.
-Zuinketa zer arotan egin behar den.
-Ibilgailuak, erremintak, makineria eta baliabide osagarriak. Motak eta erabilerak.
-Izurriak eta eritasunak lorezaintzan, eta haien tratamendua.
-Lan-arriskuen prebentzioa eta segurtasuna eta osasuna lorezaintzako lanetan.
-Hiriko instalazio nagusiak. Oinarrizko ezagupenak.
-Sare elektrikoa eta telefonia sarea.
-Ur hotzaren sarea.
-Saneamendu sarea.
-Argien sarea.
-Gasaren sarea.
-Garbiketa.
2. gaia.-Lorezaintzako zaintze lanak.
2.1. Soropiletako eta zelaietako zaintze lanak.
2.1.1. Ureztapena. Motak eta maiztasuna.
2.1.2. Soropila segatzea.
2.1.3. Eskarifikatzea.
2.1.4. Ongarritzea.
2.1.5. Aireatzea.
2.1.6. Profilatzea.
2.1.7. Berrereintza. Zohien bidez berritzea.
2.1.8. Izurriak eta eritasunak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.
2.2. Zuhaitzak eta zuhaixkak zaintzeko lanak.
2.2.1. Ureztapena. Motak eta maiztasuna.
2.2.2. Ongarritzea.
2.2.3. Zuloak egitea eta jorratzea.
2.2.4. Kimatzea (gai berariazkoan garatuko da, haren garrantzia dela-eta).
2.2.5. Landareei tutore edo euskarria paratzea. Oinarriak eta teknikak.
2.2.6. Izurriak eta eritasunak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.
2.3. Landare loredunak eta landare erraboildunak zaintzeko lanak.
2.3.1. Ureztapena. Motak eta maiztasuna.
2.3.2. Substratua ematea. Ongarritzea.
2.3.3. Lurra prestatzea.
2.3.4. Izurriak eta eritasunak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.
2.3.5. Garbitzea eta kentzea.
2.4. Barreneko landareak zaintzeko lanak.
2.4.1. Ureztapena. Motak eta maiztasuna.
2.4.2. Ongarritzea.
2.4.3. Eguzkiaren azpian egotea, tenperatura eta hezetasuna.
2.4.4. Izurriak eta eritasunak. Tratamendu fitosanitarioak. Segurtasun neurriak.
2.5. Ordena eta garbitasuna zaintze lanetan.
3. gaia.-Sortze eta/edo lehengoratze lanak lorezaintzan.
3.1. Soropila berriztatzea eta ereitea.
3.1.1. Xedea.
3.1.2. Berrereiteko moduak.
3.1.3. Horiek egiteko aroa.
3.1.4. Drainatzeak. Drainatze motak.
3.2. Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak berritzea.
3.2.1. Zuhaitzak.
3.2.2. Urteko landareak.
3.2.3. Biurteko landareak.
3.2.4. Landare erraboildunak.
3.2.5. Landare bizikorrak.
3.2.6. Lurra prestatzea. Drainatzeak. Drainatze motak.
3.2.7. Landaketa motak.
3.2.8. Landaketa esparrua eta espezieak hautatzea.
3.2.9. Geotestilak eta mulch-a erabiltzea eta jartzea.
3.3. Barreneko landareak berritzea.
3.3.1. Urteko landareak.
3.3.2. Biurteko landareak.
3.3.3. Landare erraboildunak.
3.3.4. Landare bizikorrak.
3.3.5. Landaketa motak.
3.3.6. Drainatzeak. Drainatze motak.
3.3.7. Espezieak hautatzea.
3.4. Ordena eta garbitasuna sortze eta berritze lanetan.
4. gaia.-Kimatze lanak.
4.1. Zuhaitzak kimatzea.
4.1.1. Kimatze beharra espezie bakoitzean.
4.1.2. Inausketaren oinarriak.
4.1.3. Helburuak.
4.1.4. Inauste motak.
4.1.5. Aroa eta maiztasuna.
4.1.6. Langileak eta tresnak.
4.1.7. Kimatzeko moduak.
4.2. Zuhaixkak, azpi-zuhaixkak eta heskaiak kimatzea.
4.2.1. Kimatze beharra espezie bakoitzean.
4.2.2. Kontuan hartu beharreko alderdiak.
4.2.3. Kimatze motak.
4.2.4. Inausketa egitea.
4.2.5. Kimatzeko aroa.
4.2.6. Kimatzearen kasu partikularrak.
5. gaia.-Ureztaketa sarea zaintzeko lanak.
5.1. Iturgintzako oinarrizko ezagupenak.
5.1.1. Erremintak, lanabesak, makinak.
5.1.2. Gai nagusiak.
5.1.3. Gai osagarriak.
5.1.4. Hodiak eta giltzak konpontzea.
5.1.5. Arriskuei aurrea hartzea.
5.2. Ponpaketa ekipoa eta ureztatzeko muntadura prest mantentzea.
5.2.1. Aspertsoreak, difusoreak, tantakako sistema eta uholdeak.
5.2.2. Ukondoak, t-ak, pasoko giltza eta moztekoa.
5.2.3. Presio erregulatzaileak.
5.2.4. Balbula elektrikoak.
5.2.5. Iragazkiak.
5.2.6. Euri sentsoreak.
5.2.7. Zentralak.
5.3. Zentralen programazioa. ETP (Evapotranspirazioa).
6. gaia.-Ibilgailuen eta makinen eta bitarteko lagungarrien lehen mailako mantentzea eta erabilpena, lorezaintzan. Erremintak zorroztea eta prest jartzea.
6.1. Lehen mailako erabiltze eta mantentze lanak, honako hauekin:
6.1.1. Ibilgailuak:
6.1.1.1. Traktoreak.
6.1.1.2. Soropila mozteko traktorea.
6.1.1.3. Kamioia (3.500 kilo bitarte).
6.1.1.4. Dumperra.
6.1.2. Inplementuak:
6.1.2.1. Zuloak egiteko makina.
6.1.2.2. Berrelikatzeko makinak.
6.1.2.3. Ongarritzeko makinak.
6.1.3. Motorezko makinak.
6.1.3.1. Soropila mozteko makina.
6.1.3.2. Sasiak garbitzeko makina.
6.1.3.3. Motozerra.
6.1.3.4. Landaresia mozteko makina.
6.1.3.5. Inausketarako makina neumatikoak.
6.1.4. Baliabide osagarriak:
6.1.4.1. Eskailerak.
6.1.4.2. Aldamioak.
6.1.4.3. Saskiak.
6.2. Segurtasun neurriak, ibilgailuen eta makinen erabiltze eta mantentze lanetan.
6.3. Lorezaintzan erabiltzen diren erremintak zorroztea eta prest jartzea. Segurtasun neurriak.
6.4. Ibilgailuak, makinak eta erremintak garbitzea.
7. gaia.-Bideak, pasealekuak, egoteko eremuak eta jostatzeko eta haurren jolasetarako eremuak zaintzeko lanak.
7.1. Zola jarraituak, zola ez jarraituak, kanpoko aldeetarako.
7.1.1. Motak.
7.1.2. Berrelikatzeak.
7.1.3. Jorraketa mekanikoak edo kimikoak.
8. gaia.-Burlata eta bere berdeguneak.
8.1. Burlatako kaleak.
8.2. Burlatako lorategi eta parke behinenak.
Iragarkiaren kodea: L0810669
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
