97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARGUEDAS

Aldaketa 2008ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko ekainaren 27ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2008ko ekitaldiari dagokion plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. eta 271. artikuluetan xedatuari jarraikiz, plantilla organikoaren aldaketa hori udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, 2008ko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0810685