II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ARBIZU
Deialdia, Arbizuko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, oposizio bidez betetzeko
Arbizuko Udalak 2008ko uztailaren 17an hartutako erabakiaren bidez, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu mugagabean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da.
1. oinarria. Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, lan-kontratu mugagabean, oposizio bidez betetzea.
1.2. Izendatuak hiru hilabetetako frogaldia pasatu beharko du, kontratua sinatzen denetik hasita.
1.3. Kontratatuaren eginkizunak zerbitzu anitzetako enplegatuarenak izanen dira, eta horien artean hauek izango dira:
-Udal eraikinetako mantentze eta zaintze lanak (frontoia, hilerria, eskolak ...)
-Udal zerbitzuetako mantentze eta zaintze lanak (ura, saneamendua, ehorzketak, lorezaintza, auzolanak, udal eraikinen garbiketak, e.a.).
-Bulego lanetan laguntzea.
-Bandoak esan
-Bere gain uzten den gainerako edozein.
1.4. Lanaldia, legez ezartzen diren mugen barrenean, Udalak erabakitzen duena izanen da, zerbitzuaren beharren arabera.
1.5. Kontzeptu guztiengatik egokituko den lansaria, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboan D maila edo taldekoentzat ageri den huraxe izanen da.
1.6. Seigarren oinarrian exigitutako puntuazioaren arabera gainditu duten izangai guztien artean zerrenda bat egingo da, Udalak kontratazioetarako erabil dezakeena.
2. oinarria. Izangaien baldintzak.
2.1. Oposizio honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Lanpostuari dagozkion zereginak egitea ahalbidetzen duen nazionalitatea.
b) Adinez nagusi izatea.
c) Eskola graduatuaren tituluaren edo Eskola ziurtagiriaren jabe izatea.
d) Egin beharreko lanak egitea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ere.
f) B motako gidabaimena izatea.
g) Izendatuak gertatzen diren pertsonek Arbizun bizi beharko dute, eta bere bizilekua udalerri honetan finkatu beharko dute.
2.2. Azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aipaturiko baldintzak betetzen dituela frogatu beharko du, deialdi honetan ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko ditu, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan hautapen prozedurak dirauen bitartean, izendapena egiten den arte.
3. oinarria. Eskabideak
3.1. Eskabideak Arbizuko Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean, 10:00etatik 14:00etara, epearen azken eguneko (balioduna ez bada, balioduna den hurrengora pasako da) arratsaldeko ordu biak arte. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako 1. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:
a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren eta B motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta aurkeztutakoak ebatzita, Arbizuko alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
5. oinarria. Epaimahaia.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria: Josu Miren Mendinueta Urdanoz jauna, Arbizuko alkatea.
Ordezkoa: Francisco Javier Balda Araña jauna, Arbizuko zinegotzia.
Mahaiburua: Mikel Gartziandia Razkin jauna, Arbizuko zinegotzia.
Ordezkoa: Eneko Lazkoz Reparaz jauna, Arbizuko zinegotzia.
Mahaikidea: María Barcos Berruezo jauna, Lakuntzako Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Carmen Garmendia Agirre andrea, Ziordia eta Urdiango Udaletako idazkaria.
Mahaikidea: Manuel Leitza Araña jauna, Arbizuko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.
Ordezkoa: Edurne Lacunza Arreche andrea, Arbizuko Udaleko langilea.
Mahaikidea: Ambrosio Zeberio Maiza jauna, Etxarri-Aranazko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.
Ordezkoa: Mariano Galartza Lizarraga jauna, Urdiaingo Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.
Idazkaria: Anjel María Lag Amirola jauna, Arbizuko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Eskualdeko Udaleko idazkaria.
Epaimahaia hautaprobak baino lehen eratu behar da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.
5.4. Epaimahaiak laguntzaile eta aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta epaimahaiari lagunduko diote.
6. oinarria. Oposaketaren nondik-norakoa.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen ebazpen berean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.
6.1. Oposizioa bi fasetan eginen da, lehenbiziko euskara proba eta, azkenik, praktika probak, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Euskara proba:
Plantila organikoan lanposturako betebehar berariazkotzat jotzen den euskara maila frogatzeko, lehiaketaldia amaitu ondoren, izangaiek euskara neurtzeko proba bat egin beharko dute, beren gaitasuna neurtzeko.
Proba hori gainditzen ez bada, izangaia deialditik at geldituko da.
6.3. Praktikotasun probak.
Honela eginen dira:
1. Egin beharko dira lanpostuari dagozkion gaiei buruzko 3 testu eta matematika nahiz kalkuluko 5 problema, lanpostuaren ezaugarriei aplikatuak. Puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu.
2. Bederatzi proba praktiko gehiengo puntuazio hauekin:
-Igeltserotza: 20 puntu.
-Elektrizitatea: 20 puntu.
-Ibilgailuen erabilpena: 20 puntu.
-Iturgintza: 10 puntu.
-Soldadura: 10 puntu.
-Zurgintza: 5 puntu.
-Mendiko lanak: 5 puntu.
-Plano eta agirien irakurketa eta interpretazioa: 5 puntu.
-Lorezaintza: 5 puntu.
6.4. Elkarrizketa: Izangaiek elkarrizketa eginen dute epaimahaikoekin, egin beharreko lanetako alderdi orokorrei buruz. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu.
6.5. Ariketak deialdi bakarrean eginen dira eta izangaiek Nortasun Agiri Nazioanalarekin agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuta geratuko dira.
Probak ez dira baztertzaileak izango. Hala eta guztiz ere, proba guztien artean 70 puntuko gutxienera iritsi beharko da oposaketa gainditu ahal izateko.
7. oinarria. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
7.1. Proba guztiak egin eta kalifikatu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda egin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Udalari. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
8. oinarria. Agirien aurkezpena.
8.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu udal bulegoetan:
a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren eta B motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak.
b) 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.
c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez egotearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.
d) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.
8.2. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.
8.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, Udalak 7. oinarrian aipatzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.
9. oinarria. Izendapena.
9.1. Hautapen prozesua amaitu eta izangaiak 8.1. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Alkatetzak, ebazpen bitartez, Arbizuko Udalaren lan-kontratudun izendatuko du izangai hori, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko.
9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
9.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Arbizuko Udalaren lan-kontratudun bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, 8.3 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
10. oinarria. Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion sailari zuzendua, bi hilabeteko epearen barrenean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.
Arbizun, 2008ko uztailaren 17an.-Alkatea, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.
1.ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: .............., adinez nagusia, N.A.N. zk.: .........., helbidea (herria, kalea, zenbakia): ................, posta kodea: .............., telefonoa: ..............
Azaltzen dut:
Arbizuko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdiko 2. oinarrian aipatzen den titulazioa badudala.
Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Horrenbestez,
Arbizuko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Data eta sinadura:
Iragarkiaren kodea: L0811449