II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
IRUÑA
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren ebazpena
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2008ko uztailaren 2an, honako erabaki hau hartu zuen:
CGU 02-jul-08 (8/GU).
Urtarrilaren 21ean argitaratu zen, 2008ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ikusirik izangai onartuen merezimenduak kalifikatzeko horren epaimahaiak prestaturiko akta, eta izanik probak egiteko prozesuaren eta haien emaitzen berri, eta ikusirik, orobat, izendapena egiteko hartan egiten den proposamena,
Honako hau erabaki da:
1. María Pilar Gay-Pobes Vitoria legelari finko izendatzea, 100.001-1 zenbakiko lanpostua betetzeko, hutsik agertzen baita Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoan.
2. María Pilar Gay-Pobes Vitoriari jakinaraztea ezen, lehiaketa zuzendu duen orriko 8. baldintzan ezarrita dagoenaren ondorioz, hamar egun naturaleko epean jabetu behar duela lanpostu hutsaz, ebazpen hau jakinarazten zaionetik hasita.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2008ko uztailaren 4an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0810821