97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MILAGRO

Ediktua

Milagroko Udalak, 2008ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik 23/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta azterturik Udalbatza honetako kideei ordainsariak, bilkura sariak eta kalte-ordainak zehazteko hasitako prozedura, Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketa eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik.

Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontuen ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluaren edukia aztertuta.

Komenigarrigarritzat jo baita ordainsarien lehengo araubidea aldatzea eta Udalaren ezaugarriak azterturik,

Honako hau erabaki da:

Udalbatzako kideendako bilkura-sarien sistema hau finkatzea, baita udal taldeendako kalte-ordain, dieta eta diru-esleipenen araubidea:

1.-Alkateak atxikiko du, dagokion eguneratzearekin, 2003ko irailaren 30eko osoko bilkuran erabakitako diru-saria.

2.-Udalbatzako gainerako kideek ondoko bilkura-sari, kalte-ordain eta dietak bilduko dituzte:

Bilkura-sariak:

-Osoko bilkurak: 100,00 euro.

-Gobernu Batzordea: 60,00 euro.

-Informazio batzordeak: 50,00 euro.

Kalte-ordainak eta dietak:

1. 50,00 euroko dieta, ordezkaritza lanetan egindako bidaia bakoitzeko, betiere bertze erakunde edo mankomunitate batek gastua bere gain hartzen ez badu.

2. Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioendako aldi bakoitzean ezarriak dituen kalte-ordainen araubide bera aplikatuko da garraio gastuetarako, eta horretaz gain, bide-sari, otordu eta abarren ordainagariak ere ordainduko dira, betiere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsitako zenbatekoendako legeak ezarriak dituen mugen barnean.

-Udal taldeendako diru-esleipena:

a) Kopuru finkoa: 600,00 euro urtean, udal talde bakoitzarendako.

b) Kopuru aldakorra: 240,00 euro urtean, zinegotzi bakoitzeko.

Milagron, 2008ko ekainaren 5ean.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0810804