97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

Ebatzi dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskurantzak Jesús María Esteban Lainez lehen alkateordearen esku uztea, 2008ko uztailaren 14an eta 15ean.

2. Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2008ko uztailaren 3an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0810789