97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostu horietako batek betekizun gisa du euskara jakitea. Lanpostu bat hutsik gelditu dela adieraztea eta beste lanpostua beteko duenaren izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2008ko uztailaren 4an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Amaitu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts betetzeko lekualdatze-lehiaketa; lanpostu horietako batek betekizun gisa zuen euskara jakitea. Deialdia argitaratu zen 2008ko urtarrilaren 23ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta 2008ko urtarrilaren 3ko 1. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean.

Ikusirik epaimahai kalifikatzaileak igorritako zerrenda, lehiaketa hori gainditu dutenena, deialdiko 9.2 oinarriarekin bat, honakoa erabaki da:

1. Hutsik uztea euskara titulu ofiziala izatea eskatzen zuen administrari lanpostua.

2. María del Carmen Borda Olagüe andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, administrari hain zuzen, administrarien kidegoan, eta Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio Zerbitzuan dagoen lanpostu hutsa esleitzea.

3. Ezartzea interesdunak erabaki hau jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epea izanen duela lanpostua betetzeko.

4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2008ko uztailaren 15ean.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F0811457