97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Udalaren kiroldegiko lehorreko jardueren 2008/2009ko tarifak. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren kiroldegiko lehorreko jardueren 2008/2009ko tarifak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, Udalaren kiroldegiko lehorreko jardueren 2008/2009ko tarifak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orkoienen, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0810718