II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LORKA
Udal hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Kontzejuko Batzarrak, 2008ko ekainaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Lorkan, 2008ko uztailaren 3an.-Kontzejuko burua, Laura López Galindo.
Iragarkiaren kodea: L0810786