97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Uharteko eta Esteribarko Ollokilanda-Urbiko Plan Partzialeko urbanizazio proiektua handitzea. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Uharteko eta Esteribarko Ollokilanda-Urbiko Plan Partzialeko urbanizazio proiektua handitzea, Areacea, S.A. Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietateak sustatu eta PJS Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, S.A.k prestatua, behar bezala eginbideturik espedientean (2005ESTD0007) dagoen testuaren arabera.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0810765