97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Nuklearreko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Nuklearreko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2008ko otsailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 15. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikuntza Nuklearreko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu baterako ondokoa izendatzeko proposamena onesten da:

MARÍA EUGENIA MARTÍNEZ LOZANO.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0810936