97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

305/2008 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean.

Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi komeni dela Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deialdia argitaratzea. Izan ere, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren Estatuko Hezkuntza eta Prestakuntzako Idazkaritzaren 2008ko ekainaren 5eko 10426 Ebazpenaren laugarren artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatean 2008ko lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia egin behar du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia onestea. Deialdia eranskin gisa ageri da.

2. Deialdia eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskina Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko ekainaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Espainiako eta Ameriketako Ortografiako IX. Lehiaketan izena emateko fitxa

Ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldiak

1.-Ikaslearen datuak

Deiturak: .................................... Izena:

NANa: ................. Jaioteguna: ........ Telefonoa:

Helbidea:

Herria: ............................................... PK:

Zer ikastetxetan eman duen izena 2007-2008 ikasturtean Batxilergoko 2. mailarako:

2.-Ikastetxearen datuak

Izena:

Helbidea:

Herria: ............................ PK: ......... Telefonoa:

Datu horiek dauzkan ikasleak Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako autonomia erkidegoen aldian parte hartu nahi du.

..............(e)n, 2008ko ..........aren ....(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

Izena ikastetxeko idazkariak ziurtatzen du ikastetxe honek ............................... ikaslea hautatu duela, Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako erkidego autonomoen aldiko probetan parte hartzeko

.............(e)n, 2008ko .........aren.....(e)an.

(Sinadura eta zigilua)

II. ERANSKINA

Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deialdia

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioko Estatuko Hezkuntza eta Prestakuntzako Idazkaritzaren 2008ko ekainaren 5eko Ebazpenaren laugarren artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatean 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia egiten du. Oinarriak honako hauek dira:

OINARRIAK

Lehena.-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Espainiako eta Ameriketako 2008ko Ortografiako IX. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia egiten du, Foru Komunitateak lehiaketa horren aldi nazionalean izanen duen ordezkaria hautatzeko.

Bigarrena.-2008-2009 ikasturtean Batxilergoko bigarren mailan matrikulaturik dauden ikasle espainiarrek hartzen ahalko dute parte aldi horretan.

Hirugarrena.-Ikastetxeen aldia: lehiaketa horretan parte hartu nahi duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek ikasle bana hautatu beharko dute, autonomia erkidegoen aldian ordezkari izanen dutena. Horretarako, ortografia hobekien dakien ikaslea izendatuko dute.

Parte hartzen duten ikastetxeek epaimahai bana osatu beharko dute. Ikastetxeko zuzendaria izanen da epaimahaiko burua eta hark hautaturiko Batxilergoko bi irakasle izanen dira mahaikideak.

Epaimahaiak egokien deritzen hautaprobak prestatu beharko ditu.

Parte hartzen duten ikastetxeek 2008ko irailaren 26a baino lehen ikaslea hautatu, eta izena emateko I. eranskinean ageri den eskabidea igorri beharko dute Hezkuntza Departamentuko Erregistrora.

Laugarrena.-Autonomia erkidegoen aldia: probak 2008ko urriaren 8an eginen dira, Iruñeko Navarro Villoslada BHIan, 16:30ean. Parte hartzen duten ikastetxeek hautaturiko ikasleek 16:00etan agertu beharko dute institutu horretan.

Probak hautespen epaimahaiak hasterakoan ezartzen dituen jarraibideen arabera eginen dira.

Bosgarrena.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, behar den denboran, hautespen epaimahaiko kideak aukeratu, eta adieraziko du horietatik zein ariko den buru lanetan eta zein idazkari lanetan.

Seigarrena.-Epaimahaiko idazkariak probaren eduki eta emaitzen akta eginen du.

Epaimahaia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 22. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoaren arabera arituko da lanean.

Zazpigarrena.-Epaimahaiak hitzak emanen dizkie hautagaiei, ortografiaren aldetik gero eta zailagoak izanen direnak. Ongi idazten dituzten hautagaiak sailkatuko dira hurrengo txandetarako, lehiaketako garailea zehaztu arte.

Zortzigarrena.-Hautespen epaimahaiak, proba bukatutakoan, lehiakide guztiei irabazi dien ikaslea garaile hautatuko du.

Parte hartzen duten ikasleek erreklamazioak aurkezten ahalko dizkiote epaimahaiko buruari, hautespen epaimahaiak garailea hautatzen duenetik 24 orduko epean.

Lehenengo postua erdiesten duen lehiakideak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitatea lehiaketako aldi nazionalean.

Bederatzigarrena.-Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzen duen ikasleak eta harekin doan irakasleak, aldi nazionalean parte hartzeagatik, joan-etorrietako, ostatuko eta mantenuko gastuen ordaina hartuko dute, haien beharra baldin badaukate, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren Estatuko Hezkuntza eta Prestakuntzako Idazkaritzaren 2008ko ekainaren 5eko Ebazpenaren zazpigarren atalean ezarritakoari jarraikiz.

Aldi nazionalean parte hartzeko hautaturiko ikasleak zein ikastetxetan izena emana duen, ikastetxe horretako zuzendariak izendatuko du harekin joanen den irakaslea, aukeran 2008-2009 ikasturtean ikastetxe horretan Gaztelania eta Literatura irakatsiko duena.

Hamargarrena.-Deialdiaren eta hortik sortzen diren egintzen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean jarri edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F0810632