I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
237/2008 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Lizarrako "Nuestra Señora del Puy" ikastetxe pribatuko Batxilergoan osaera juridikoa aldatzen duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko hamalaugarren xedapen gehigarriak adierazten duenez, indarra hartzean "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" modalitatea, "Teknologia" modalitatea edo biak irakasten dituzten ikastetxe pribatuei besterik gabe baimena emanen zaie 34. artikuluan ezartzen den Batxilergo berria irakasteko, "Zientziak eta Teknologia" modalitatean.
Maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduko 11. artikuluak xedatzen du 2008-09 ikasturtean maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez arauturiko Batxilergoko lehen mailako irakasgaiak ezarriko direla eta 2009-10 ikasturtean, bigarren mailakoak. Horrekin batera, xedatzen du 2008-09 ikasturtean urriaren 3ko 1/1990 Legearen bidez arauturiko Batxilergoko lehen mailako irakasgaiak irakasteari utziko zaiola eta 2009-10 ikasturtean, bigarren mailakoak.
"Nuestra Señora del Puy" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, legeak indarra hartzean, baimena zuen "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" batxilergoak irakasteko. Beraz, besterik gabe baimena eman zaio haren ordez "Zientziak eta Teknologia" modalitate berria irakasteko.
Horregatik beharrezkoa da Batxilergoan gaur egun duen osaera juridikoa aldatu eta 2008-09 ikasturtearen hasieratik aurrera irakatsiko dituen irakasgaietara egokitzea.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. 31002230 kodea duen Lizarrako "Nuestra Señora del Puy" ikastetxe pribatuko Batxilergoan osaera juridikoa aldatzea. Izan ere, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak besterik gabe baimena eman dio "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" modalitatearen ordez "Zientziak eta Teknologia" modalitatea irakasteko, 2008-09 ikasturtearen hasieratik aurrera lehen mailari dagokionez eta 2009-10 ikasturtearen hasieratik aurrera bigarren mailari dagokionez. Honelaxe geldituko da:
6 unitate guztira, gehienez ere 210 ikastoki izanen dituztenak, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren bidez ezarririko Batxilergoko ikasketetarako, "Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan.
2. Behin-behinekoz, 2008-09 ikasturtean, "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan, ikastetxeak segituko du LOGSEren bidez ezarririko Batxilergoko bigarren maila irakasten.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko zuzendariari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.
Iruñean, 2008ko uztailaren 1ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F0811365