I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
228/2008 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Burlatako "Irabia" ikastetxe pribatuaren Batxilergoan osaera juridikoa aldatzen duena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamalaugarren xedapen gehigarriak adierazten du 34. artikuluan ezarritako "Zientziak eta Teknologia" modalitateko Batxilergoa emateko baimena izanen dutela besterik gabe ikastetxe pribatu horiek zeinak modalitate hori indarrean sartzean "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" edo "Teknologia" modalitateak edo biak ematen zituzten.
Maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduaren 11. artikuluak ezartzen du 2008-2009 ikasturtean Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako Batxilergoko lehen mailako ikasketak ezarriko direla, eta 2009-2010 ikasturtean Batxilergoko bigarren mailakoak. Era berean, ezartzen du urriaren 3ko 1/1990 Legeak araututako Batxilergoko lehen mailako ikasketak emateari utziko zaiola 2008-2009 ikasturtean, eta bigarren mailakoak 2009-2010 ikasturtean.
"Irabia" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, indarra hartzean, bazuen baimena "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" Batxilergoak irakasteko; hortaz, besterik gabe baimena du horietako lehenbizikoaren ordez "Zientziak eta Teknologia" modalitate berria irakasteko.
Horrenbestez, ikastetxe horrek gaur egun duen Batxilergoaren osaera juridikoa 2008-2009 ikasturte hasieratik emanen duen irakaskuntzari egokitu behar zaio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Burlatako "Irabia" ikastetxe pribatuaren Batxilergoan osaera juridikoa aldatu da, izan ere, baimena du, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoarekin bat, besterik gabe "Zientziak eta Teknologia" modalitatea irakasteko "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" modalitatearen ordez, lehenbiziko maila 2008-2009 ikasturtearen hasieratik, eta bigarrena 2009-2010 ikasturtetik. Hortaz, honela geldituko da:
-Denera 4 unitate (gehienez 140 toki) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak ezarritako Batxilergoaren irakasketetan, "Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan.
2. Aldi baterako, 2008-2009 ikasturtean, ikastetxeak LOGSEk ezarritako Batxilergoaren bigarren maila irakasten ahalko du, "Naturaren eta Osasunaren Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko zuzendari jaunari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.
Iruñean, 2008ko ekainaren 27an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F0810695