97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

178/2008 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 155/2007 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horrek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eskurantzak esleitzen dizkio.

Irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, langileriaren arloan departamentuko kontseilariari dagozkion eskurantza administratiboen titulartasuna eta erabilera Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari esleitu zaio, foru dekretu horren bigarren xedapen gehigarriaren hirugarren atalean aipatzen direnena izan ezik. Foru dekretu horrek Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen.

Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 155/2007 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eskurantzak esleitzen zaizkio.

Ebazpen horrek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari esleitzen dizkio langileriaren arloan espediente administratiboen gainean ebazteko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari dagozkion eskurantzak.

Martxoaren 17ko 17/2008 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretua aldatu, eta Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzua sortu zen. Zerbitzu horri Giza Baliabideen Zerbitzuak lehen zituen eginkizunetako batzuk esleitzen zaizkio.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren kudeaketa esparruaren berezko eginkizunei buruzko espediente administratiboak ebaztean beharrezko eraginkortasuna eta bizkortasuna lortze aldera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen 26. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, bidezko da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari esleitzea Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren eskurantzak, zerbitzu horren kudeaketa esparruari dagozkionak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 51. artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 155/2007 Ebazpena aldatzea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari esleitzeko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak Giza Baliabideen Zerbitzuaren kudeaketa esparruaren berezko eginkizunei buruzko espediente administratiboen gainean ebazteko eskurantzak.

2. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak edozein unetan eskuratzen ahalko du edozein espediente, ebazpena eman ahal izateko.

3. Eskuratutako eskuordetzaren indarrez ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori adierazi beharko da espresuki. Ulertuko da, ondorio guztietarako, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak eman dituela, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua.

4. Ebazpen hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argira dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 4an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0810628