97. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

117/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Hezkuntza kontseilariak emana, kontseilari horrexek abenduaren 11n emandako 203/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak bulegoen egitura aldatu behar du, arte ikasketen eremuan dituen eginkizunei erantzuteko, bereziki musika ikasketei dagokienez.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen abenduaren 11ko 203/2007 Foru Agindua aldatzea.

Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen abenduaren 11ko 203/2007 Foru Aginduaren 5. agindua aldatu da, eta honela geldituko:

"Musika Ikasketen Bulegoa Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Atalari atxikitzen zaio zuzenean.

Musika Ikasketen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Arte ikasketei buruzko arauak garatzeko proposamenak egitea, musika ikasketei dagokienez batez ere.

-Hezkuntza Departamentuaren beste instantzia batzuekin batera aritzea, hezkuntzako etapetan musika ikasketek funtzionamendu egokia izan dezaten.

-Nafarroako Foru Komunitatean arte eta musika ikasketekin lotutako hezkuntza esperientziak koordinatzea eta horien segimendua egitea.

-Nafarroako Foru Komunitateako musika ikasketen eskaintza planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea behar diren hezkuntza mailetan.

-Arte ikasketen arloan kudeatzen diren deialdien segimendua egitea.

-Arte ikasketen arlokoen berri ematea hezkuntza komunitateari, eta horien gainean aholku ematea.

-Nafarroako Foru Komunitatearen arte prestakuntzako eskaintzaren berri ematea, Hezkuntza Departamentuaren web orriaren bidez.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak."

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko uztailaren 22an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Hezkuntza kontseilariaren ordez (Hezkuntza kontseilaria Lurraldearen Antolamenduaren eta Etxebizitza kontseilariak ordeztuko duela ezartzen duen Nafarroako Gobernuko lehendakariaren uztailaren 17ko 13/2008 Foru Dekretuarekin bat). José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0811730