95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, Genoveva Rodríguez Palmero andrea Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako Deialdi eta Laguntza Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du atalburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Genoveva Rodríguez Palmero andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako Deialdi eta Laguntza Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kultur Ekintza Zerbitzura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0810651