95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Herrilurren gaineko transakzio hitzarmenaren onespena

Leitzako Udalbatzak 2008ko ekainaren 27an egindako bilkuran Juan Francisco Alcoz Arreguirekin adostutako herrilurren gaineko Transakzio Hitzarmena onartu zuen, Leitzako Udalak 1990eko urtarrilaren 18an onetsitako Oinarri Orokorrekin eta Nafarroako Gobernuak abuztuaren 31ean onetsitako 229/1990 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aipatu Foru Dekretuarekin bat eginik, 30 egunean informazio publikoan jartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ateratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta dagozkion erreklamazioak tartekatu ditzaten.

Leitzan, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0810667