95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Francisco José Sierra Urzaiz jauna, Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Francisco José Sierra Urzaiz jauna, Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegora eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Bulegora; Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegora eta Gizarte Aseguruen Bulegora eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0810545