95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZARRAKAZTELU

Zarrakazteluko arau subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatua, hirigintza araudiaren 49, 50 eta 51. artikuluei dagokiena. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatua, hiri-lurzoruari buruzko hirigintza araudi partikularreko 49, 50 eta 51. artikuluei dagokiena, Mugueta y Gutiérrez, S.C.I.k sustaturik, eraikinen kanpoko zein barreneko lerrokadurekin zerikusia duena zehaztu eta argitzearren. Honela gelditzen da testua eraikin guztien lerrokadurei dagokienez: "Kanpoko lerrokadura, lurzatiaren eta eremu publikoaren arteko mugarekin bat egiten duena, gehieneko lerrokadura izanen da; bestetik, librea da eraikinaren sakonera edozein etxebizitzarentzat, baldin orubearen gehieneko aprobetxamendua gainditzen ez bada".

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Zarrakaztelun, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0810515