95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXALAR

2007ko kontu orokorra. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko maiatzaren 28an egin zuen bilkuran, ondoan agertzen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik udal kontuen espedientea jendaurrean egon den bitartean ez dela alegaziorik aurkeztu, Udalbatzarrak erabaki du legezko gehiengoarekin Etxalarko Udaleko 2007ko kontu orokorra behin betikoz onestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Etxalarren, 2008ko ekainaren 16an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0811116