95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZARRAKAZTELU

2007ko kontu orokorra

Zarrakazteluko Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen 2007ko ekitaldiko kontuen espedientearen gaineko adostasun txostena ematea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Zarrakazteluko Udalak, Kontuen Batzorde Berezia eraturik, hasiera batean onetsi zuela Zarrazkazteluko Udalaren 2007ko Kontu Orokorra; jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da Kontu Orokorra.

Zarrakaztelun, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0810514