95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

268/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Belén Aríztegui Recalde andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuari atxikitako Zuzendaritzarako Informazio Sistemen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela bulegoburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren adostasun txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena dago.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Belén Aríztegui Recalde andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuari atxikitako Zuzendaritzarako Informazio Sistemen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu honen berri ematea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0810596