95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ERRONKARI

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2008ko ekainaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat 2008. urteko plantilla organikoan; hain zuzen ere, lansari osagarriak martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuan xedatutakoari egokitzeko (2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 31koa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Erronkarin, 2008ko ekainaren 27an.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0810518