95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate-burutzaren delegazioa

2008ko uztailaren 3an, Iruñerriko mankomunitateburuak 263/2008 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Mankomunitateko estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, presidenteordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea bere zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko delegazio espresua egin behar da. (Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen Erregelamendu Organiko eta Funtzionamenduaren 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da; orobat, bi horiekiko aurkakotasunik ezean, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa betez.

Mankomunitate-burua ez denez egonen 2008ko uztailaren 24tik 2008ko abuztuaren 6ra arte, bi egun horiek barne.

Horren arabera,

EBATZI DUT:

1. Aipatu erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitate buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko presidenteorde José Ricardo Pérez Torranorengan delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2008ko uztailaren 24tik 2008ko abuztuaren 6ra arte, bi egun horiek barne.

3. Delegatzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñan, 2008ko uztailaren 3an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0810998