95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2007ko uztailaren 9an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren uztailaren 14tik 20ra herritik at egongo naizenez, eta Toki entitateen antolaketa, funtzionamendua eta araubide juridikoa arautzen duen erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Jon Uitzi Lujanbio alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2008ko uztailaren 9an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0811025