95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1201/2008 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, "Vianako Udal Planeko egiturazko aldaketa, SR-6 sektorea (El Cueto) bereganatzen duena" proiektuaren Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena. Sustatzailea Vianako Udala da.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, lur urbanizaezinen gaineko planen funtsezko aldaketek Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena behar dituzte, aldaketak onetsi baino lehen edo horrekin batera.

Tramitazioa hasteko asmoz, Vianako Udalak 2007ko urriaren 19an aurkeztu zituen "Vianako Udal Planeko egiturazko aldaketa, SR-6 sektorea (El Cueto) bereganatzen duena" proiektua eta Ingurumen ondorioen azterlana.

2007ko irailaren 19an, Ingurumen Integrazioko Zerbitzuak, Ingurumen ondorioen azterlana ikusirik eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluari jarraikiz, Ingurumen ondorioen azterlanaren nahikotasuna igorri eta eskatu zuen eranskin bat gehitzea, lurraren profilen eta El Cueto hegaleko lur mugimenduen azterketari eta energia irizpideak eta mugikortasun iraunkorra barnean hartzeari buruzkoa.

Vianako Udalak, 2007ko urriaren 9an egin zen bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egiturazko aldaketa, eta, 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarriz, jendaurrean jarri ziren hilabetez udal planaren aldaketa eta Ingurumen ondorien azterlana.

Vianako Hirigintzako Udal Planaren egiturazko aldaketaren xedea da 62.461,25 m²-ko azalera bat lurzoru urbanizagarri sektorizatu bihurtu eta SR-6 sektore berria (El Cueto) sortzea, 192 etxebizitza eraikitzeko. Indarreko planeamenduan, ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezin eta baso-lurzoru gisa ageri da.

Ingurumen ondorioen azterlanean hiru aukera aztertu dira, Vianako udal mugapeko lurzoru urbanizagarria handitzeko, eta, azkenean, iparralderantz handitzea erabaki da, aukerarik onuragarriena baita. Honako hauetan, kalteak baloratuko dira: azaleko urak, landaredia, animaliak, eremu babestuak, paisaia, ondare arkeologikoa, abelbideak, Done Jakue bidea, natur ibilbideak eta azpiegiturak.

Hauek dira naturaren, paisaiaren eta kulturaren aldetik interes handiena duten jarduketa esparruko elementuak: 18. iraganbidea, 22. aztarnategi arkeologikoa eta Vianako natur ibilbideetako bat.

Ingurumen ondorien azterlanean ondorioztatu denez, lurzoru urbanizagarriaren muga berriaren eragina bateragarria izanen da azaleko urei, landarediari eta animaliei dagokienez, eta neurrizkoa, paisaiari dagokionez.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatu eta 2008ko martxoaren 25ean jasotako eranskina aztertu da. Horretan, ateratako lurren bolumena murriztea eta lurzoru urbanizagarriaren eta lurzoru urbanizaezinaren arteko ukipen eremuan lurraren berezko orografia mantentzea dakarten profil topografiko berriak gehitzen dira. Baloratu da aldaketaren eragin orokorra. Horiek horrela, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldeko txostena igorri du, betiere baldintza zehatz batzuk bete behar dira.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Vianako Udal Planeko egiturazko aldaketa, SR-6 sektorea (El Cueto) bereganatzen duena" proiektuaren Ingurumen ondorioen adierazpena egitea. Sustatzailea Vianako Udala da.

2. Ingurumen ondorioen adierazpenaren baldintzak gehituko zaizkio 6. sektorea (El Cueto) garatzen duten proiektuei, Ingurumen ondorioen azterlanaren eranskinean zehaztutakoari jarraikiz:

-Lurreko topografiari dagokionez, ez dira El Cueto hegaleko profilak aldatuko, higadura arazoak eta sastrakadi mediterraneoa kaltetzea saihesteko.

-Ez da aldatuko lurzoru urbanizaezinarekiko topaketa eremuko orografia (ezpondak sektoreko iparraldeko mugan).

-Planeamenduan definitzen diren berdeguneak bateragarriak izanen dira tokiko ezaugarri edafologiko eta klimatikoekin.

-Instalazioek azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legean eta hori garatzen duen erregelamenduan (irailaren 17ko 199/2007 Foru Dekretua) ezarritakoa beteko dute. Lege hori Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzkoa da.

-Mugikortasun estrategiari dagokionez, bidegorri bat jarriko da. Bideak gutxienez ere antolatutako esparruan jarraituko du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Vianako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0810040