95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

321/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 320/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 programaren esparruan nekazaritzako lurren lehenengo oihaneztapenerako laguntzen araubidea ezarri zen.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 12ko 320/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako lurren lehenengo oihaneztapenerako laguntzen araubidea ezarri zen 2007-2013 urteetarako. Foru aginduak urte horien bitartean izanen du indarra.

Deialdian atzemandako akats bat zuzendu behar da; izan ere, diru-laguntza portzentaje aplikagarriak oker adierazi ziren eta ez datoz bat Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 programak barnean hartzen duen lehenengo oihaneztapen neurriarekin.

Beste alde batetik, kanpaina bat iragan da 320/2007 Foru Agindua aplikatzen hasi zenetik, eta aldaketa zehatzak egin behar dira, laguntzen araubidearen eraginkortasuna hobetzeko:

-Eskaera bat aurrekontu ekitaldi batean edo beste batean sartzeko epeak aldatzea.

-Eskatzaileek edozein jarduketaren aurretik jakin beharreko prozedurak zehaztea.

Horrez gain, aldaketak 320/2007 Foru Agindua argitaratzean egindako akats tipografikoak ere zuzenduko ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Nekazaritzako lurren lehenengo oihaneztapenerako 2007-2013 urteetarako laguntzen araubidearen oinarri arautzaileak aldatzea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Foru agindu hau nekazaritzako lurren lehenengo oihaneztapenerako 2007-2008 urteetarako laguntzen kanpainari, dagokionean, eta hurrengoei aplikatu zaie.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Idazkaritza Teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.-Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 19an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

1. ERANSKINA

Nekazaritzako lurren lehenengo oihaneztapenerako 2007-2013 urteetarako laguntzen araubidearen oinarri arautzaileak aldatzea

Lehena.-Laugarren oinarria, 1. puntua. Puntu horri lerroalde hau gehitu bukaeran:

Agiri teknikoak finantzatzeko, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onetsitako oihaneztapen jardueren modalitateko ekintzen gauzatzeak duen prezioaren %3 erabiliko da, eta diru kopuru horrek ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen benetako kostua. Eskaerak telematikoki aurkezten badira, modalitate horretako diru kopurua %1 handituko da (aipatutako %3 horrekiko). Halaber, obraren zuzendaritza finantzatzeko, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak onetsitako oihaneztapen jardueren modalitateko ekintzen gauzatzeak duen prezioaren %4 erabiliko da. Zenbateko hori ez da inola ere benetako kostua baino handiagoa izanen.

Bigarrena.-Laugarren oinarria. 1. puntua. Diruz lagun daitezkeen ekintzak, onuradun mota eta diru-laguntzaren gehieneko portzentajeak biltzen dituen taula dagoen tokian, taula hau paratuko da:

Ha. Basoberritzeak: Basozaleen elkarteak 45 45

-Makalak, motzondoak atera gabe Gainerako eskatzaileak

40 40

-Epe laburreko beste espezie batzuk

Ha. Epe ertaineko koniferoen basoberritzea Basozaleen elkarteak

65 55

Gainerako eskatzaileak 60 50

Ha. Basoberritzeak: Basozaleen elkarteak 75 65

-Epe luzeko koniferoak Gainerako eskatzaileak 70 60

-Epe erdiko hostozabalak

Ha. Basoberritzeak: Basozaleen elkarteak 75 65

-Epe luzeko hostozabalak Gainerako eskatzaileak 70 60

-Ibaiertzak lehengoratzea

M.l. Basoberritzeko itxitura Basozaleen elkarteak 75 65

M.I. Ehizarako itxitura Ud Hodi babeslea Gainerako eskatzaileak

70 60

Landaketarako beharrezkoak diren obra txikiak Basozaleen elkarteak 55 55

Gainerako eskatzaileak 50 50

Dokumentazio teknikoa Denak %OGAko 3 %OGAko 3

Obra zuzendaritza Denak %OGAko 4 %OGAko 4

Hirugarrena.-Bederatzigarren oinarria, 2. puntua. Epeak. Bigarren lerroaldea aldatu, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

Deialdiaren epeak irekita egonen dira 2013. urtera arte. Urtero abuztuaren 1a baino lehen jasotzen diren eskaerak hurrengo urteko aurrekontuaren kargura ebatziko dira, salbu eta jarduketak amaitu eta aurrekontuan dirua baldin badago ordainketa egiteko. Kanpaina honetan, 2008-2009koan, 2008ko kanpainaren barruan 2008ko urriaren 1era arte aurkeztutako eskaerak onartuko dira.

Bosgarrena.-Bigarren oinarria. Laguntzen araubidea eta onuradunak. Beste atal bat gehitu zaio:

d) Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordaintzeko, oihaneztapena behar bezala frogatu beharko da.

Iragarkiaren kodea: F0810495