95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

123/2008 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan harremanetako diplomadun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda; halaber, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu eta oposizioaren lehenbiziko ariketarako eguna zehazten da.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 18an emandako 30/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan harremanetako diplomadun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 4an.

Apirilaren 9ko 35/2008 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen martxoaren 18ko 30/2008 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akats material bat zuzentzeko, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ezarri zen.

Ebazpen hori 2008ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 14an.

Ekainaren 5eko 76/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, ekainaren 16an), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, abstentziorako arrazoiak kontuan harturik, eta Langileen Batzordeko bi kide epaimahaiko kide izendatzea, Langile Batzordeak proposaturik eta horren izenean.

Azkenik, deialdiaren 6.1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da oposizioaren lehenbiziko ariketaren eguna zehaztea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan harremanetako diplomadun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

-Batzordeburua: José Gabriel Iriarte Rived jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

-Ordezkoa: Ana Paula Huarte Esparza andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Araubidearen Ataleko burua.

-Mahaikidea: Blanca Berruete Cilveti andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Javier Zubicoa León jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

-Mahaikidea: Jesús Velaz Echarri jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko lan-harremanetako graduduna.

-Ordezkoa: Luis Lainez Urra jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Klase Pasiboen Bulegoko burua.

-Mahaikidea: Fernando Larumbe Peru jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatuta eta horren izenean.

-Ordezkoa: Ion Iriarte Ibarra jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatuta eta horren izenean.

-Mahaikide idazkaria: Margarita De Pablo Contreras andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Lorenzo Apezteguía Bravo jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko lan harremanetako diplomaduna.

3. Oposizioko lehenbiziko ariketa 2008ko irailaren 27an, larunbatarekin, eginen dela adieraztea, goizeko 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 012 gelan (Arrosadiko campusa, zk.g., Iruña). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan. Hori dena behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

AGUIRRE IRISO, NATALIA RITA

ÁLVAREZ ILARRI, JOSÉ ANTONIO

ARRIZAU ANTÓN, CARLOS

ARTEAGA SAN MIGUEL, SONIA

AYESA PEGENAUTE, LAURA

AZNÁREZ GOYENA, ALBERTO

AZPILICUETA GUEMBE, BELÉN

BARRAGÁN CIDRIÁIN, ELISABETH

BIURRUN URPEGUI, MARÍA ARANTZAZU

BLANCO TORNOS, BEATRIZ

BOILLOS SAEZ, MARÍA DOLORES

CAMPO MARTÍNEZ, MARÍA JESÚS

CARRERA LORENTE, FATIMA MERCEDES

CASIMIRO DE GRACIA, PATRICIA

CASTELLÓN SAN ROMÁN, PEDRO JOSÉ

CERVANTES GALARZA, BEGOÑA

CRESPO MENDAZA, SONIA

CRUZ ALZÓRRIZ, YOLANDA

DE CASTRO GOÑI, MARÍA DEL MAR

DE LA TORRE LOZANO, AMALIA

DUQUE VILLODAS, MARÍA CONCEPCIÓN

ELIO CEMBORÁIN, ANA

ERAUL SORIA, MARÍA PUY

ERDOZÁIN LARRAÑETA, AMAYA

ESLAVA IRULEGUI, BEATRIZ

GALINDO MUNÁRRIZ, MARÍA

GARBAYO IBÁÑEZ, NIEVES

GARCÍA ECHEVERRÍA, MARÍA

GARCÍA FIGUEROA, DIEGO

GARCÍA GARRUES, AMELIA

GARCÍA REDÍN, IDOYA

GOÑI AGREDA, IGNACIO

GOÑI MALUMBRES, CAROLINA

GORDILLO GUTIÉRREZ, OLGA

GUINDULÁIN CABEZA, SILVIA

HUERTO CALERO, MANUELA

IBARRA EGOZCUE, MARÍA ALICIA

IBARROLA SAGREDO, EVA MARÍA

IGEA AYALA, FRANCISCO JAVIER

IRIARTE ZANCAJO, ANA PILAR

IRIBARREN ERRO, CRISTINA

IRIBARREN MURILLO, MAIDER

JANICES CARLOSENA, MIRIAN

JIMÉNEZ MORENO, ARANZAZU

KRICKE PÉREZ, MICHAEL

LACHETA LÓPEZ, ANA

LASTERRA AZNÁREZ, JAVIER

LÓPEZ GARCÍA, IRATXE

MACÍAS ILINCHETA, MARÍA

MARTÍNEZ BUZARRA, BEATRIZ

MARTÍNEZ MARTÍNEZ, ELENA

MENDAZA CLEMENTE, JOSÉ ANTONIO

MORENO ARAMENDÍA, BEGOÑA

MURUZÁBAL URMENDIA, DAVID

NAVASCUÉS HERNÁNDEZ, MARÍA PILAR

PERALTA CALVO, JUAN CARLOS

PÉREZ GARDE, MARÍA

PÉREZ LARREA, FRANCISCO

POYO OLMEDO, EDUARDO

RÁNDEZ LOZANO, ELENA

REBOLLO ARBIZU, MARÍA TERESA

REGUERA IRIBARREN, RAQUEL

SAIZ-AJA FRANCO, MARÍA SOLEDAD

SARASÍBAR MARCO, ELENA

SARRASIN ILUNDÁIN, MARÍA

SARRÍAS ADALID, MIKEL

SOLA ARENAZ, MAITE

TORRES DEL GUAYO, CARLOS

UGARTE ILUNDÁIN, OIHANA

URBIOLA DÍAZ DE RADA, MARÍA TERESA

URCHAGA MARTÍNEZ, ANA

URRA MASIP, BLANCA VICTORINA

VERTERAMO PÉRSICO, VIVIANA ALEJANDRA

VIDAURRE ALLI, GEMA RITA

YUBA LACALLE, MARÍA ANGELES

ZUGASTI ROSENDE, MARÍA CRISTINA

Baztertuak:

Pagatu beharrik ez daukala ez frogatzeagatik:

GARCÍA GONZÁLEZ, DIEGO JOSÉ

Iragarkiaren kodea: F0811275