95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

2162/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 10eko 798/2008 Ebazpenaren bitartez (2008ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 4koa), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Maiatzaren 12ko 1553/2008 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta langile batzordearen ordezkariak mahaikide izendatu ziren. Ebazpena 2008ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 9an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALDASORO OYARZABAL, JOSE MARIA

CERAS ARRESE, LUIS

FERNANDEZ ARELLANO, MARIA IRACHE

HIPOLITO OJEDA, FERNANDO

INCHUSTA SARASIBAR, CRISTINA

IZCO ARANA, ALFONSO

MUÑOZ APESTEGUIA, JESUS

PEREZ REMONDEGUI, JOSE JAVIER

Baztertuak:

3.3 arauko baldintza ez betetzeagatik:

TELLECHEA ERRO, MARIA CAMINO

Iragarkiaren kodea: F0810727