95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2008ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 27an, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hau izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituen izangaia delako: Miguel Izquierdo Redín.

Iruñean, 2008ko uztailaren 16an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0811191