95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2206/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko, eta lanpostu hutsak banatzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 30eko 2206/2008 Ebazpenaren bidez, honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ditu, turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko: Amaya Alcelay Llano eta María Carmen Oña Rupérez (igoera txandako izangaiak) eta Esther Urtasun Galdeano eta Noemí Ayala Martínez (txanda irekiko izangaiak). Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:

Amaya Alcelay Llano andreari 5380 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Carmen Oña Rupérez andreari 3694 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Esther Urtasun Galdeano andreari 7554 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Noemi Ayala Martínez andreari 7553 lanpostu hutsa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2007ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 30ean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0810721