95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2180/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Juan Francisco Elizari Huarte jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 30eko 2180/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, Juan Francisco Elizari Huarte jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita. Burutza hori utzi beharko du aipatu sei urteko epean parte hartzen duen kasuan-kasuko kanpainak bukatzen diren bakoitzean.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0810870